XXI. Mendeko eskola
Amaia Velasco, Oiane Trucios, Itsaso Zallo, Ainhoa Fernandez eta Ainara Pérez de Obanos
ZERTARAKO ESKOLAK XXI MENDEAN?
- Sarrera
Betidanik eskolaren lana umeen alfabetatzea izan da, idaztea eta irakurtzea hain zuzen ere. Irakasleen lana matematikak, natur zientziak, historia… irakastea zen. Nahiko argi eskola eredu hori zaharkituta geratu da. XXI. mendeko eskolak erronka garrantzitsuei aurre egin behar die: alfabetazio teknologikoa (bai ikasleena bai irakasleena); funtzio asistezentziaala eta hezitzailea bete behar ditu; gizartearen aldatzeko motorra izan behar du; ikasleen bikaintasuna garatu behar du, baita trabak dituzten ikasleei langutza eman; gizarte harremanak garatzearen eta sendotzearen alde egin behar du lan. Heziketa integrala eman behar die gaurko familiei.
Proposatutako lan honetan XXI. mendeko hezkuntzaren ezaugarriak eta arazoak garatuko ditugu. Gaiari dagokionez zenbait argudiaketa egin ditugu.
- Funtzio asistentziala ala hezitzailea
XXI. mende hasieran, gure gizartean, ongizate gizartea dela diotenean, berriro asistentzia hitza behin eta berriro erabiltzen da 0-3 urte bitarteko haurrei eskaini behar zaien zentroen izaeraz hitz egiterakoan. Gaur egun gure haurrek ez dute kantitatezko zerbitzua behar, baizik eta kalitatezkoa. Administrazioak Haur Eskolak kalitate baldintza hoberenetan eskaini behar dizkiete haurrei. Hau da, heziketa integrala, haur bakoitzari egokitua, profesional prestatuekin eta ordu jakin batzuetara mugatzen ez den heziketa.
Jaio eta lehenengo urteetan sortzen eta egituratzen dira gizakiaren nortasunaren, adimenaren eta emozioen oinarriak eta gizarte jarreren oinarriak. Jaiotzen direnetik haurrek dituzten gaitasunak kanpora begira gauzatzeko gaitasunarekin dago lotuta. Eta hezitzaile, psikologo, pedagogo eta ikertzaileen ikuspegitik gero eta harrigarriagoak dira haurrak jaiotzen denetik berarekin dakartzan gaitasunak edo aberastasuna. Hortaz, lehentasuna izan beharko luke, haurraren ahalmen guztien garapena ziurtatuko duen hezkuntza proiektua lantzea.
Hezkuntza berez asistentzialtasunaren aurkakoa da, izatez eta betetzen duen funtzioaren arabera. Laguntzaren edo asistentzialtasunaren ildotik, asetu beharreko premiak dituen haur bat -tabula rasa- aurkezten zaigu. Haurraren premiak abiapuntutzat hartuta antolatzen dira erakundeak (eta dagozkion profesionalak, prestakuntza baxuagoa edo prestakuntzarik ez dutenak eta soldata baxuagoa dutenak) eta haurraren oinarrizko zainketak asetzen saiatzen dira. Haurtzaindegi izenez ezagutzen ditugu; gurasoak lanean ari diren bitartean, haurrei arreta eskaintzen dieten lekuak dira haurtzaindegiak. Asistentzialtasunak gutxienekoa eskainiko dio haurrari.
Zergatik aipatzen da asistentzialtasuna 0-3 urte bitarteko zerbitzuez ari garenean eta ez hortik aurrerako adinez ari garenean? Akats hori eragiten duten hiru arrazoi daude, gutxienez:
1. Hasteko, hezigarria dena alderdi akademikoarekin edo betiko hezkuntzarekin nahasten da. Kasu horretan hezkuntza esatean matematika, irakurketa eta idazketa, margotzea, puzleak egitea eta abar ulertzen da. Bien bitartean, gorputz zainketa, elikadura eta haurra garbitzea bezalako lanak asistentzialtasunaren kontzeptuaren baitan bilduta geratuko lirateke. Eta hori ez da zuzena. Adin hauetan, esfinterren kontrola, batera bazkaltzen ikastea, garbitzea eta abar bezalako proposamenak intentzionaltasunez eta kontzienteki garatuz gero, haurrak heziketa jasoko du. Haurrek bizitzako jarduera orotan heziketa jasotzeko eskubidea dute eta eskubidea betetzeko eskatzen dute; gainera, eguneko edozein unetan haurrak hezitzeko titulazio edo prestakuntza egokia duten profesionalak izan behar dira heziketa horren arduradunak.
2. Bigarrenik, gogoan hartu behar da ordutegi eta egutegi zabalen eskutik asistentzialtasunari garrantzi handiagoa ematen zaiola (eskolak hiru urtetik aurrera eskaintzen duen ereduarekin alderatuta). Ez da kasualitate hutsa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako zenbait zentrotan 7:30etik 9:00etara luzatzen den zerbitzu bat eskaintzea. Haurrek ez dakite hezigarria dena eta ez dena bereizten; eguneko, asteko edo urteko edozein une izan daiteke hezigarria, baldin eta heziketa hori profesional egokiek antolatzen badute, material egokiak erabiltzen badira eta ratio egokiak eskaintzen badira. Haur bati eta bere familiari arreta eskaintzea, aukera eta baliabide anitzak eskaintzea, harremanak garatzea eta adiskidetasuna lantzea ez dira ordutegien edo urtaroen mende dauden ezaugarriak, ezta gutxiago ere; haurrei heziketa jasotzeko eskaintzen zaien aukera bat bezala ulertu behar da. Aitak eta amak lan egiteko eskubidea dute eta seme-alabak eduki ondoren gauzak erraztea edo malgutzea komeni da. Kasu horretan eskolak ez du funtzio asistentziala garatzen; eskolak betetzen duen funtzioa soziala da. Hezkuntza esparruan alderdi soziala azpimarratzeaz gain, asistentzialtasunaren alderdi ahulak baztertu behar dira.
3. Eta nahiz eta zientzia mailan aurrerapen garrantzitsuak egin, indarrean dagoen hirugarren ideiak azpimarratzen duenez adin horretako haurrek amarekin egon beharko lukete (izan ere, ustez, amarekin bezain ondo ez da beste inon egongo). Jendartean oso hedatuta dagoen ideia, psikologia mota eta politika mota batek indartu duena, honakoa da: haur horien amak, zoritxarrez, etxetik kanpora lan egiten badu, konponbide egokiena da haurra aipatutako zentroetan sartzea bertan, "zorigaiztoko" haurrei arreta eta afektua eskaintzeko, horixe baita, hain zuzen, garrantzitsuena. Bestalde, hainbat ikerketen arabera baieztatuta geratu da haurrak hezkuntza zentroetara bidaltzea abantailatsua izan daitekeela (alderdi sozialak eta afektibitate mailakoak biltzen dituen testuingurua), heziketa eta familiaren maitasuna elkarren artean bateragarriak egiten direlarik.
Estereotipo sozial horiek guztiak baztertu behar dira, adin goiztiarretik hezkuntza zientzia izatea lortu behar da eta haurren gaitasun guztiak garatzea lortu behar da proiektu pedagogikoen laguntzarekin.
Eredu asistentzialaren arrisku handiena da nonahiko eredua dela, haurrak txikiak direnean zenbait familiari eta gizarteari erantzun azkarra ematen diona.
Hezitzailea: hezkuntza prozesuko figura nagusia izatetik “hor egotera” pasako da, hau da, ikasleekin egon beharko du. Modu sinplean esanda, irakasleak “utzi egingo dio lan egiteari” eta ikasleak arduratuko dira lana aurrera eramaten; irakasleen zeregina umeak bideratzea eta motibatzea izango da, haurrak bere gaitasun guztiak garatu ahal ditzan. Orientazio prozesu horretan, irakaslearen erronka nagusia umearen ekintza eragitea da, “ umea egitera bultzatuz” eta “ umeari egiten utziz”.
2.Inguruan nagusi den kulturaren transmisio hutsa ala gizartea aldatzea.
Herrialde batean, bertako kultura oso garrantzitsua da, herritarren izaeraren zati bat dela esan dezakegu. Horregatik kultura ezagutzea funtsezkoa da, herri batean integratzeko edo herri bera ezagutzeko. Hezkuntza nolabait esateko kulturaren zatia da eta honen bidez, transmisioa ematen da: irakasleak ikasleari kultura zer den eta zertan datzan azaltzen dio.
Hezkuntzaren helburua kulturaren transmisio hutsa egitea da, baina gaur egun, irakasle batzuk euren ikuspuntutik abiatuta azaltzen dute kultura. Irakasle hauen ustez, kulturak aldaketa batzuk behar ditu, berritua izan behar da eta hori transmititu nahi diete ikasleei.
Gaur egun dauden arazoak munduan, premiazko erantzun bat behar du hezkuntzaren aldean. Baina, hezkuntza sistema modu tradizionalean funtzionatzen jarraitzen du. Lortu behar dena da irakasleak orainaldian dauden abantailak erabiltzea eta nolabait modernizatzea.
Komunikabideei esker, kultura berri bat sortzen ari da, ‘cultura de la superficialidad’ deituta, sentsu komunean oinarrituta, eta benetan ikus daiteke nola hezkuntza sisteman azaltzen den. Garcia Diazek esan zuen moduan, 2004an, pentsamendu menderatzailera eraman gaitu kultura hau.
Telebistari, irratiari, etab, esker, sortu den kultura berri horrek, familian eta eskolan tradizionala zen hezkuntzatik aldendu gaitu nolabait.
Ikasleak, ez zeuden baimenduta haien arazoei aurre egiteko bakarrik, aldiz, orain, kultura berri hau dela eta, hori benetan gertatzea espero dute. Nahiz eta eskolak laguntzarik ez ematea hori gerta dadin.
Bukatzeko, hezkuntza sistemari aldaketak onartzea asko kostatzen zaio. Kultura eta tradizioak direla eta gerta daiteke orainaldiko eta orain dela 30 edo 40ko klaseak konparatzea eta aldaketa handirik ez ikustea. Denborarekin, kultura mantendu egin da baina ere aldaketa batzuk onartu ditu eta aldaketa horiek gizarteari esker gertatu dira.
3.Ikasten trabak topatzen dituzten ikaslee berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.
Askotan honekin, zaitasunak dituzten ikasleak besteengandik aldentzea da eta “desberdinak” edo beste edonolako izena ezartzea lortzen da. Horregatik, ikastetxe askotan laguntza irakasleak besteak bezala curriculumaren kordinazioaz arduratzen diren egituretan ere parte hartuko du.
Ikasle guztiak ez dira berdinak, badaude gauzak erraz ikasten dituzten ikasleak edo zailtasunak izaten dituztenak. Erraz ikasten dituztenek ez dute inolako laguntzarik behar irakasleak azaltzen duenarekin nahikoa izaten du.
Ikerketak direla eta, ikasleak ikasteko izaten dituen erreztasunak eta zailtasunak ez dela bakoitzak duen trebetasunari esker baizik eta eskolan eta etxean dagoen giroarekin zer ikusia izaten du (Ruiz, 2001). Zenbait autorek diote familiako giroa dela ikasleen emaitzen arrazoi nagusia (Brunner eta Elacqua, 2003). Alde legegilea ere, familiako giroa emaitzetan zer ikusia izaten duenaren alde dago.
Ekonomia eta egoera sozial zailak zer ikusia izaten dute ikasleek ikasteko zailtasunetan ( Vera,Morales eta Vera, 2005) hauek irakasle partikularrik izateko dirurik ez dutelako. Bestetik, ekonomia eta egoera sozial ona izaten dutenek zailtasunak izatekotan irakasle partikularrak izaten dituzte laguntza izateko.
Familia ingurugiroak duen eragina ikasketa akademikoaren emaitzetan zailtasunak dituzten ikasleentzat.
Ikastetxeetan, ikasteko trabak zituzten ikasleentzat, laguntza-gela sortu zen. Horietan ikasleei laguntza zuzen ematea proposatzen zen eta ahal izanez gero, ikasle bakoitzari banaka behar zuen laguntza espezifikoa.
Klase arruntak ematen dituzten irakasleek antzeko ikasgaiak irakasteko beste lankideekin batera lan egiteko aukera izango dute. Laguntza gelan dauden irakasleak aldiz, ikasleen erritmoaren barruan dauden esku hartzearen arabera moldatuko dira.
Ikastetxeak erabakiak hartzeko ohiko esparruetan laguntza gelako irakasleak ez du parte hartuko, aparte geratuko da.
Askotan honekin, zaitasunak dituzten ikasleak besteengandik aldentzea da eta “desberdinak” edo beste edonolako izena ezartzea lortzen da. Horregatik, ikastetxe askotan laguntza irakasleak besteak bezala curriculumaren kordinazioaz arduratzen diren egituretan ere parte hartuko du.
4.Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan
Rocherrek bere “ Introducción a la Psicología General” liburuan, ikasleen sozializazioaren definizio bat proposatzen du: bere bizitzan zehar inguruan dauden elementuak ikastean datzan prozesua, bere pertsonalitatean integratuz eta bere errealitatean egokituz.
Agente sozializatzaile ezberdinak daude umearentzat, alde batetik, familia daukagu. Gurasoek beraien seme alaben heziketan parte hartzeko beharra zein betebeharra daukate baita irakaslearekin elkar lanean aritzeko. Era berean, ikastolak gurasoei beraien haurrak nola doazen jakinarazten die. Bigarren agentea sozializatzailea, lagunak dira, hauekin umeek bere burua ezagutzen ikasten dute, gizarteratzeko trebetasunak garatuz. Azkenik, guretzat garrantzirik handiena daukana, heziketa erakundeak. Hauetan, sozializazio funtzioa oso garrantzitsua da, zeren eta harremanak izan behar dituzte bere familiaz kanpo dauden nagusiekin, baita umeekin ere. Inguru honetan dauden portaera legeetara ohitu eta bete behar dituzte. Zentzu honetan, eskola izango da sozializaziorako osagai nagusiena.
XXI. mendeko eskolan, ikasketa akademikoak nagusitu dira. Eredu pedagogiko honek, nabarmentzen du ikastea heziketa baino. Prozesu horretan, irakasleak rol garrantzitsu bat bereganatzen du eta bere lana ikasleei bere ezagutzak adieraztea da. Eredu honetan, irakasleak rol aktiboa dauka eta ikasleak berriz pixka bat pasiboa. Gaur egungo jarraibide honek, ez du errazten ikaslearen sozializazioa. Hori dela eta, eskola ez da izan behar ikasteko lekua bakarrik, sozializatzeko, elkar ekintzetarako eta garapenerako tokia baizik.
Baina, zergatik sortzen da dualtasun hori ikasleen sozializazioaren eta ikasketa akademikoaren artean? Egia esan, eskola balio berdinak
helarazten saiatzen den atal tradizional bat da, nahiz eta errealitatea beti ezberdina izan. Hortik dator, gaur egun, heziketak pairatzen duen desoreka, dinamika sozialari dagokionez. Gela barruan dagoen giroa askotan ikastekoaren aldekoa da, sozializazioa baino.
Horregatik, nahiko argi dago, ikasleen sozializazioa landu behar dela urte askotan zehar nahiko ahaztuta egon delako. Denok dakigun bezala, umeek eskolan denbora asko ematen dute, izan ere, haurrak txikitatik ikastetxeetara joaten hasten dira, gauzak barneratzen dituzte, harremanak gauzatzen dituzte beste ume batzuekin eta irakasleekin ere bai. Familiaren eremutik kanpo lehenengo harremanak ezarri egiten dituzte eta beraien pertsonalitatea garai akademikoan lantzen da.
Ikasleen sozializazioa hobetzeko, beharrezkoa da hezkuntza programazioa birmoldatzea, saiatzen bizipenak eta hausnarketak, ezagutzak eta eginkizunak gelako bizitzan egunero integratuz. Hori lortu ahal dugu maila eta esparru ezberdinak landuz.
Horrela esan genezake, garrantzi handiko auzia dela umeen garapenarentzako bere adinekoekin sozializatzea eskolan eta trebetasun horiek lortzen hastea.
Bukatzeko, pertsonak ikasketak amaitzen dituztenean eta errealitatera irtetzen direnean, argi dago sozializazioa landu ez dutenez, oso zaila egiten zaiela eta ez dakite nola jokatu bizitzak jartzen dien zirkunstantzien aurrean eta nire ustez, hori ez zen gertu behar.
Familia, eskola eta komunitatea dira haur eta gazteen sozializaziorako testuinguru nagusiak. Testuinguru horiek ahalmena daukate haurren garapena eta heziketa bultzatu zein oztopatzeko. Ikuspegi sistemiko, ekologiko eta ebolutibotik familia batek askoz hobeto beteko ditu bere zereginak zenbat eta beste heziketa sistema lagungarri batzuekin lotura ugariago eta aberasgarriagoak mantenduz.
Haurrek jasotzen duten hezkuntza horretan bi instituzio garrantzitsu hartzen dute bereziki parte: familia eta eskola. Bi instituzio hauen elkarlana beharrezkoa da haurren garapen, ikaskuntza eta sozializazioa eman dadin. Horretarako, familiaren inplikazioa eta parte-hartzea eskola eremuan eta bereziki seme-alaben ikasgelaren barruan, oso garrantzitsua eta lagungarria izango da. Irakasleak betetzen duen paperak ere eragin handia dauka gurasoen aldetik eman daitekeen inplikazio eta parte-hartzean, honen lan egiteko moduak gehiago edo gutxiago ahalbidetuko duelako. Haur hezkuntzan lan egiteko teoria pedagogiko ezberdinak aurki daitezke, hala nola, Loris Malaguzzi, Maria Montesori eta Rudolf Steinerrenak. Hauek, gurasoen eta eskolaren elkarlana ahalbidetzen dute. Irakasleak teoria horiek jarraituz eta proiektuen metodoaren bidez lan eginez haurren, gurasoen eta irakaslearen artean harremana sendotu eta guztion parte-hartzea eta inplikazioa ematen da.
Beraz, esan bezala umeen heziketan gurasoek garrrantzi handia dute, aita edo ama izatea bizi proiektu hezitzaile batean sartzea dakar inplikazio pertsonal eta emozional sakona eskatuko dion prozesu batean sartzea. Bestalde gurasoen betabeharrak seme alaben biziraupena bermatzea, giro egokia sustatzea, umeek behar duten estimulazioa eskaintzea eta beste hezkuntza testuinguruetara zabaltzea dira.
Gaur egun gurasoei prestakuntza eskolak eskaintzen zaizkie, horrela hezkuntzaren kalitatea hobetzeko aukera dute.
Programa gehienek bi helburu orokor bilatzen dituzte: haurraren garapena estimulatu eta gurasoei lagundu.
Programa horien helburuak hauek dira:
1. Haurren ikasketa esperientzia hobetu eta bizitzako euren aukerak optimizatzea.
2. Eskola porrota eta hezkuntzako desabantailak gutxitzea.
3. Gurasoen artean etengabeko ikasketaren kultura zabaltzea.
4. Gurasoek euren seme-alaben heziketan duten inplikazioa hobetzea.
5. Gurasoek hezitzaile gisa egiten duten lanaren garrantzia aitortzea.
6. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak hobetzea.
7.Gurasoen partaidetza aktiboa heziketa prozesuetan sustatzea eta euren inplikazioa familia, eskola eta komunitatearen arteko harremanetan.
- Ondorioak
Ikusten den moduan hezkuntza eta hezitzeko modua aldatzen joan da azken urteotan. Gure ustez, zenbait gaitan hezkuntza hobetu egin da; trabak izaten dituzten ikasleei laguntza eskaintzen zaie, talde lanak egiten dituzte eta horren ondorioz harreman estuagoak izaten dituzte eta irakasleeekin harremana gertuagoa da. Bestalde, klaseek gero eta ikasle kopuru handiagoa dute eta ondorioz, kontzentrazioa zailagoa izaten da eta irakaslearen arreta ikasleengan murrizten da.
Bukatzeko, gure iritziz, eskolak garapen handia izan du baina oraindik erronka handiei aurre egin behar die. Gizarte aldaketak eskolarenak baino askoz arinago gertatzen ari dira. Horrek suposatzen du desoreka gero eta handiagoa dela.
- Bibliografia
- García-Pérez , F. eta de-Alba-Fernández ,N. (2008):¿Puede la escuela del siglo XXI educar a los ciudadanos y ciudadanas del siglo XXI?. Honako webgune honetatik hartuta:
- García-Pérez , F. eta de-Alba-Fernández ,N.(2008): Puede la escuela del siglo XXI educar a los ciudadanos y ciudadanas del siglo XX?. Honako webgune honetatik hartuta:
-Diez Palomar, J. eta Flecha García, R.(2010): Comunidades de Aprendizaje: un proyecto de transformación social y educativa.
- Sagasti, J.Magalhaes, J. Oruesagasti,J. eta Pozo, M:XXI. mendeko eskolak bete beharko lituzkeen xedeak. Honako webgune honetatik hartuta:
-PR Ramón, JNG Sánchez - Aula abierta, (2009) : El entorno familiar y su influencia en el rendimiento académico de los alumnos con dificultades de aperendizaje : revisión de estudios empíricos.
- Martínez Dominguez , B. (2003): ikastetxeari aniztasunaren tratamendua.
Hobetzen lagunduko dion eredu baterantz, TANTAK, 30, 83-98 orr. Honako webgune honetatik hartuta:
-Rocher, G.: Introducción a la psicología general. Barcelona, 1993. Editorial Trillos.
-Cañete Pulido, M. (Agosto de 2010). La Socialización en la Escuela. Innovación y Experiencias Educativas, Nº33, 2-3. Honako webgune honetatik berreskuratuta:
- ERANSKINAK
https://www.youtube.com/watch?v=bEenqukkEJs